Lanbide Heziketako matrikulazioa
Politeknika Txorierrin
Matrikulazioa egiteko eta Politeknika Txorierrin ikasteko, bi fase bete beharko dira: aurre-matrikula eta matrikula. Fase bakoitzerako aurreikusitako datak orrialde honetan ikus ditzakezu.
ATE IREKIAK
AURRE-MATRIKULA
MATRIKULA
Ate irekien jardunaldiak
Ate irekien jardunaldiak aukera paregabea dira Politeknika Txorierriren instalazioak eta bertako irakasle batzuk ezagutzeko, eta horren bidez zuzenean jakiteko nolakoa den gure ikastetxean prestakuntza jasotzea. Gainera, ikasgelak bisitatu ahal izango dituzu, ikastetxeko dinamika ezagutu eta zure zalantza guztiak argitu.
ERDI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA :
- Martxoak 26. 18:00etan. Mekanizazioa.
- Apirilak 9. 18:00etan. Mekanizazioa.
GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA:
- Apirilak 7. 18:00etan. Automatizazioa eta Robotika Industriala, Telekomunikazio eta Informatika Sistemak eta Sareko Informatika-Sistemen Administrazioa
- Apirilak 8. 18:00etan. Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketa (Marketina) eta Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola.
- Apirilak 9. 18:00etan. Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, Produkzioaren Programazioa eta Mekanizazioa.
Jardunaldi horietara joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik hurrengo formularioan izena ematea:
Era berean, gogorarazten dizuegu gure orientazio-zerbitzu pertsonalizatua mantentzen dugula, eta horretarako, Ainhoa Saenz orientatzailearekin harremanetan jar zaitezketela posta elektronikoz asaenz@politeknikatxorierri.eus helbidean.
IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostegunera, 8:00 – 14:30 eta 15:30 – 17:30
- Ostirala, 8:00 – 14:00