Politeknika Txorierrin zure prestakuntza beharretara egokitzen gara
Enpresaren munduarekin dugun harreman bikainak ahalbidetzen digu enpresa bakoitzaren prestakuntza-beharrak azkar ulertzea eta neurrirako prestakuntza eskaintzea, enpresaren behar konkretura, helburuetara eta estrategiara egokituta.
Horrelako ikastaroek etengabeko prestakuntza eta birziklapen profesionala errazten dituzte. Gainera, tresna eraginkorra dira enpresen egunerokotasunean sortutako arazoak konpontzeko.
Gure metodologia
1
Prestakuntza-beharrak detektatzea
2
Prestakuntza-programa diseinatzea
3
Prestakuntza ematea
4
Hobariak jaso ditzakeen prestakuntza
1. Beharretara egokitzen gara. Gure taldeak beharren detekzioa egiten du, ikastaroaren edukiak zure erakundeak behar duenera egokitzeko, emaitza optimoa lortu ahal izateko.
2. Beharretan oinarrituta, helburuak planteatzen ditugu eta ikastaroaren edukiak diseinatzen ditugu.
3. Planteamendu metodologikoa, kontzeptuak barneratzen eta geroago parte-hartzaile bakoitzaren eremu profesionalean aplikatzen laguntzeko.
4. Ikastaro guztiek hobariak jaso ditzakete, Fundae edo Tripartita Fundazioaren bitartez.