Politeknika Txorierrin laguntzen dizugu
Politeknika Txorierrin, hezkuntzari ikuspegi integral eta pertsonalizatu batetik heltzen diogu; horregatik, Orientazio Sailean hainbat programa diseinatu eta bultzatzen ditugu gure Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleen potentzialtasunak ahalik eta gehien garatzeko.
Hezkuntza-komunitate osoaren (ikasleak, ikasle ohiak, familiak, irakasleak, tutoretzako pertsonala, kanpo-eragileak…) esku dagoen zerbitzu bat gara, eta sortu daitezkeen beharrei erantzuten saiatzen gara, lan-ildo hauen bitartez:
Politeknika Txorierritik orientazio zerbitzua eskaintzen dugu
- Ikasleei eta familiei zuzendutako Hezkuntza-orientazioa (banakako elkarrizketak; arreta psikopedagogikoa eta banakako jarraipena; zailtasun akademikoei, familiarrei eta bestelakoei heltzea; lan-plan pertsonalizatuak prestatzea; egokitzapen metodologikoak ikasgelan; beste profesional batzuengana jotzea eta haiekin kolaboratzea…)
- Orientabide akademiko eta profesionala (hezkuntza-ibilbideak; aholkularitza erabakiak hartzerakoan; orientazio-aholkua; egonaldiak profesionalekin; enpresak bisitatzea eta enpresekin topaketak egitea; laneratzea; tramite akademikoak gainbegiratzea; informazioa eta baliabideak bilatzea…)
- Tutoretza-ekintzarako planak (tutoretza-saioak, tutoreekiko koordinazioa, irakasleei zuzendutako aholkularitza…)
Jarduera Osagarrien programa
Osasunerako hezkuntza, hezkuntza afektibo-sexuala, bide-hezkuntza, berdintasunari buruzko tailerrak, lanerako orientazioa, ekintzailetza, gizarte-konpromisoa…
Eskolaz Kanpoko Ekintzen programa
Hizkuntzak, STEAM tailerrak…
Gurasoen eskola
Ikasleen familiei zuzendutako prestakuntza-tailerrak.
Gehiago jakin nahi duzu?
Gurekin kontaktatu nahi baduzu, zerbitzu honen arduraduna Ainhoa Saenz da, eta berarekin batera ikastetxetik barneko zein kanpoko hezkuntza-eragileez osatutako talde batek lan egiten du. Halaber, formulario hau bete dezakezu aurretiko hitzordua hartzeko.