EGAZ Txorierrik ostegunean, otsailak 1, Derioko Kultur Birikan Ideia Ekintzaileen V. Bideo Lehiaketaren sari banaketa ospatu zuen. Txorierriko Mankomunitateak lehiaketa antolatu du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du Gaztedi programaren barruan, eskualdeko gazteen artean ekintzailetza sustatzeko helburuarekin. Guztira 40 lagunek hartu dute parte, Politeknika Txorierriko ikasleek eta eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteek, eta 12 plan aurkeztu dituzte.
Ekimen irabazlea zirkulaziotik kanpoko ibilgailuei bigarren bizitza bat ematean datza, etxerako altzarien eta dekorazio-elementuen forma emanez
Naroa Aresek, Maialen Corcuerak eta Mikel Garrigak egindako FURNI-CAR proiektuak irabazi du lehiaketaren 5. edizioa, eta 500 euroko balea eskuratu du produktu teknologikoak erosteko. Epaimahaiak positibotzat jo du talde irabazlearen ideia: zirkulaziotik kanpoko ibilgailuei bigarren bizitza ematea, indarrean dauden ingurumen-araudien arabera, etxerako altzarien eta dekorazio-elementuen forma emanez.
Bigarren postua SUN CASE negozio-ideiarentzat izan da, Aitor Altube, Peio Herran eta Gartxot Solaunek osatua; mugikorrerako zorro bat proposatu dute gailua eguzki-energiaz kargatu ahal izateko, 350 euroko balea erosita. Azkenik, GREENTICAL proiektuak, Jon Lekue, Ane Sánchez, Unai Valdizán eta Dione Velásquezek osatutakoa, berdegune berriak sortzeko eta hirietako eraikinen fatxadetan kutsadura murrizteko lorategi bertikalak jartzea proposatu du eta 3. saria jaso du, 150 euroko balea.
“Urtetik urtera gero eta gazte gehiago animatzen dira parte hartzera eta, gainera, ideia oso positiboak dituzte. Ekintzailetza etorkizuneko alternatiba bikaina da gazteentzat”
Ekitaldian izan ziren Eugenio Díaz, Politeknika Txorierriko zuzendaria; Jon Ander Aurrekoetxea, Lezamako alkatea eta Txorierriko Mankomunitateko presidentea; Naia Landa, Sondikako alkatea; Iñigo Mazo, EGAZ Txorierriko ekintzailetza-teknikaria; eta Ander Bilbao, eskualdeko ekintzailea.
Alex Loustaunau, EGAZ Txorierriko gerentea, pozik agertu da aurten ere ekintzailetza lehiaketa honek izan duen harrera eta parte-hartzearekin: “Urtetik urtera gero eta gazte gehiago animatzen dira parte hartzera eta, gainera, ideia oso positiboak dituzte. Ekintzailetza etorkizuneko alternatiba bikaina da gazteentzat, eta, horregatik, haien ezagutzak landu eta sormena sustatu behar dugu esparru horretan”.