Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren “Tailer tradizionaletik tailer jasangarrira” Lanbide Heziketako berrikuntza eta ikerketa aplikatuaren eta ezagutzaren transferentziaren proiektuak bere helburuak bete ditu. Proiektuaren helburu orokorra zen ohiko profil teknikoak zituzten lanbide-heziketako ikasleen ingurumen-gaitasuna garatzea Ekonomia Zirkularretik hurbilago zegoen eredu baterantz, eta material jasangarrien eta ingurumena errespetatzen duten materialen ekonomia-eredu baterantz.
“Tailer tradizionaletik tailer jasangarrira” proiektua bi fasetan egituratu zen. Lehenengo fasean
- teknikari eta ingurumenari lotutako alderdiak identifikatzeko ikastaro tekniko bat garatu zen. Ikastaro hori gure Moodle plataforman dago eskuragarri eta albiste honen eranskinean topatu daiteke.
- Industria alorreko ETEen mekanizazio-tailerren esparruan dauden laneko segurtasuneko eta ingurumeneko alderdiak identifikatu ziren.
- proiektuan parte hartzen duten LHko bi zentroetako mekanizazio-tailerren egungo egoera diagnositikatu zen, laneko segurtasunari eta ingurumenari dagokionez.
- NexMachina (proiektuko enpresa laguntzailea) konpainiak merkatuan dauden soluzio teknologikoei buruzko prestakuntza zehaztu zuen, mekanizazio lantegien egungo egoeraren diagnostikoa kontuan hartuta.
Bigarren fasean, lortutako informazioarekin, tailerra digitalizatzeko eta ingurumena hobetzeko neurriak proposatu ziren, NexMachina Solutions enpresaren laguntza eta esperientziari esker, tailer digitalizatuaren pilotaketa martxan jartzeko. Gerora, lortutako datuekin, aldaketak proposatu ziren ekoizpen tailerraren jasangarritasuna areagotzeko.
Erdi- eta goi-mailako heziketa ziklo desberdinen barruan (Ingurumen hezkuntza eta kontrola, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Mekanizazioa, eta Automatizazioa eta robotika industriala), proiektuaren garapen eta transferentzian Politeknika Txorierriko ikasle eta irakasleez gain, Andaluziako Salesianos Lora Tamayo zentroko irakasle eta ikasleek ere parte hartu dute.