LH-Enpresa berrikuntza proiektu estatalak
LHko ikastetxeen eta enpresen arteko Proiektu estatalak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak kofinantzatzen ditu. Laguntza hauek Lanbide Heziketaren alorreko berrikuntza eta ikerketa aplikatuko eta ezagutzaren transferentziako proiektuak egitera zuzentzen dira, Europar Batasunak finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan – NextGenerationEU.
Haien helburua da metodologia berriak ezartzea eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak eraldatzea, jadanik digitalizatuta eta birtualizatuta dagoen mundu honetara egokitzeari begira. Erasmus+ programaren berrikuntza-proiektuak ez bezala, proiektu horien ezaugarri nagusia da Espainian kokatutako LHko ikastetxeen eta enpresen artean egiten direla, lankidetzan.