Salmentak eta Merkataritza Espazioen Kudeaketaren Goi Mailako Heziketa Zikloa
Salmenten eta merkataritza esparruen kudeaketaren goi mailako heziketa zikloaren helburua honako hau da: pertsonak eta profesionalak prestatzea enplegagarritasun handiko marketin eta salmentetarako irtenbideak diseinatzeko eskatzen diren konpetentzia guztietan. Hurbil zaitez marketinaren mundura!
Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikastaro)
B Eredua
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00
Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba
> Ikaskuntza kolaboratiboa.
> Lankidetza Mondragon kooperatibako enpresekin.
> Esperientziak atzerrian.
> Jarduera osagarriak puntako enpresekin.
> Prestakuntza duala.
Zikloa bukatzean, ikasleak lan-merkatura sartu ahal izango dira zuzenean, edo euren ibilbide akademikoarekin jarraitu, goi mailako beste heziketa ziklo bat, espezializazio-programa bat edo unibertsitate-gradu bat eginez.
Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:
Marketinean lan egitea
Titulu honen konpetentzia nagusia da azterketa komertzialetan oinarritutako marketin-politikak definitzea eta haien jarraipena egitea, eta baita produktu zein zerbitzuen promozioa eta publizitatea ere egitea, hedabide eta komunikazio-euskarri egokietan, horretarako beharrezkoak diren publizitate- eta promozio-materialak prestatuz.
Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez
ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte.
Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura… Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:
ERRONKA AKADEMIKOAK
- Sor ezazu zeure enpresa.
IKASKUNTZAREN ETA GIZARTE-ZERBITZUEN ERRONKAK
- Txoko berdea Txorierrin diseinatzea.
ENPRESETARAKO ERRONKAK
- Biltegi logistikoa diseinatzea.
Eta gero zer?
Zeintzuk dira Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketaren Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?