Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Zikloa.

Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikariak sistema informatikoak konfiguratzen, administratzen eta mantentzen dituzten profesionalak dira, sistemaren funtzionaltasuna eta baliabideen eta zerbitzuen osotasuna bermatuz.

Iraupena eta Hizkuntza
2000 ordu (2 ikastaro)
D eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba

> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin
Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.

> Enplegagarritasun indizea oso altua da.
> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.
> Prestakuntza duala egiteko aukera.

 

Lan-merkatua gero eta teknologikoagoa da, eta beraren eskari zorrotzak teknologia digitaletan espezializatutako profesionalak eskatzen ditu. Horren ondorioa da lan-merkatuan teknikari ugari behar direla informatika adarretan, eta Politeknika Txorierrik laguntzen du eskari horri erantzuten.

 

Oliteknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamendu eta teknologiak honako hauek izango dira:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

SISTEMA INFORMATIKOAK, SISTEMA ERAGILEAK, ZIBERSEGURTASUNA

Sareko Informatika-sistemen administratzeko goi-mailako zikloarekin, berehala lortuko dituzu ezagutza sendoak sistema eta sare informatikoetan, sistema eragile eta zerbitzarietan (Windows eta Linux), zibersegurtasunean, sareko eta Interneteko zerbitzuetan, datu-baseen kudeaketan, marka-lengoaiaren programazioan eta web-aplikazioen ezarpenean.

ETHAZI METODOLOGIAREN BIDEZKO ZEHARKAKO GAITASUNAK

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte.

Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura…

RETOS ACADÉMICOS

RETOS DE APRENDIZAJE

RETOS PARA EMPRESAS

Txorierri - futuro

ETA GERO ZER?

Zeintzuk dira sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako zikloa bukatu osteko aukerak?

Politeknika Txorierri Grado Superior STI