SECOVE Kongresua esperientzia handia izan da! Oso hitzaldi interesgarriak, mundu osoko pertsonen hitzaldiak, Donostiako Akuariora bisita,… Zalantzarik gabe, sekulako ekitaldia izan da, eta Politeknika Txorierriko taldeak asko gozatu dugu.
Nazioarteko topaketa hau uztailaren 2an eta 3an egin da Donostiako Akuario ikonikoan. Ekitaldia GAIA, Ondoan eta Politeknika Txorierri elkarteek antolatu dugu eta Lanbide Heziketan eragin handia duten hainbat herrialdetako adituekin bildu gara. Erabateko arrakasta izan du. LHn sortzen ari diren berrikuntzetan eta esperientzia propioetan murgiltzeko aukera izan dugu.
Ezagutzak eta praktika hobeak partekatzeko aukerak
Aukera bikaina hezkuntzaren inguruko erreferenteentzat, hala nola Jorge Arevalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea, eta arduradun politikoentzat, Eneko Goia, Donostiako alkatea, elkarrekin hitz egiteko eta ikasteko aukera izan baitugu. Mahai-inguruei eta osoko bilkurei esker, ezagutzak, esperientziak eta praktika hobeak partekatu ahal izan ditugu, betiere bikaintasunaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.
Anabel Menica gure lankideak moderatu du SECOVE proiektuari lotutako herrialdeetan LHk duen egoerari buruzko kongresuko mahai-ingurua. Eslovakia, Espainia, Italia, Portugal eta Greziako ordezkariek parte hartu dute, eta lanbide-heziketan dituzten egoerak eta erronkak partekatu dituzte.
Alde horretatik, industriara bideratutako prestakuntza eta lanbideetan dagoen genero-desberdintasunari ere heldu zaio; izan ere, nabarmendu zen arazoa beheragotik datorrela, haurtzaroan eta estereotipo nagusietan.
Gainera, ekitaldiaren zati bat jasangarritasunera eta energia berriztagarrietara bideratu dugu. Gogorarazi dugu premiazkoa dela jardunbide egokiak integratzea lanbide-heziketako maila guztietan. Konpromiso hori funtsezkoa da gure planetaren etorkizunerako, eta enplegu-aukera berriak irekitzen dizkie gure ikasleei.
Donostiako Akuarioa
A zer-nolako akuarioa!
Oroimenerako gordeko dugun uneetako bat Donostiako Akuariora egindako bisita gidatua izan da. Bertan zaintzen duten itsas fauna sinestezina da, aho zabalik utzi gaituen aberastasun eta aniztasunarekin. Bisita honi esker, itsas munduaren edertasuna ikusteaz gain, iraunkortasunaren garrantziaz ere hausnartu ahal izan dugu, biltzarrean jorratutako gaietako bat baita. Itsas ekosistemek harmonian nola funtzionatzen duten ikusteak fokua jarri digu printzipio horiek gure proiektuetan eta Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroetan (CoVE) aplikatzeko moduari buruz.
SECOVE Kongresuak ezagutza eta lankidetza-aukera baliotsuak oparitu dizkigu, eta, batez ere, Lanbide Heziketan etorkizun oparoa lortzeko lanean jarraitzeko inspirazioa.
Hurrengoan ikusiko dugu elkar!