Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Mailako Heziketa Zikloa

Telekomunikazio eta informatika sistemen goi mailako teknikariak sistema digitalen eta telekomunikazio sistemen instalazio, konfigurazio eta mantenuaren profesionalak dira.

Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikastaro)
B Eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba.

> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.
> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.

> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.
> Enplegagarritasun indizea oso altua da.
> Prestakuntza duala egiteko aukera.

Lan-merkatua gero eta teknologikoagoa da, eta beraren eskari zorrotzak teknologia digitaletan espezializatutako profesionalak eskatzen ditu.  Horren ondorioa da lan-merkatuan teknikari ugari behar direla telekomunikazioen eta informatikoaren adarretan, eta Politeknika Txorierrik laguntzen du eskari horri  erantzuten.

Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamendua eta teknologia honako hauek izango dira:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Sistema informatikoak, eragileak, IOT, zibersegurtasuna

Telekomunikazio eta informatika sistemen goi mailako zikloarekin, tresna hauei buruzko ezagutza sendoak eskuratuko dituzu azkar: sistema eta sare informatikoak, sistema eragileak eta zerbitzuak (Windows eta Linux), IOT sistemak, zibersegurtasuna, programazioa, komunikazioen arteko loturak (zuntz optikoko instalazioak, kableatu egituratua…), komunikazio-zerbitzuak (IP telefonia, RTV…), CCTV segurtasun-sistemak eta ikus-entzunezko sistemak.

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura

Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

ERRONKA AKADEMIKOAK

  • Enpresa baten sare korporatiboaren konfigurazioa: erronka honetan, sare bat instalatu eta konfiguratzen dugu zenbait bitarteko fisiko erabiliz (kableatu egituratua, parekoen kablearekin eta zuntz optikoarekin), sare logikoak VLANen bidez sortuz eta erabiltzaileak eta domeinuak kudeatuz, Windows Serverren jarritako domeinu-zerbitzari batez.
  • WAN sareen konfigurazioa: erronka honetan, Interneten antzekoa den WAN sare bat konfiguratzen dugu, Ciscoren router espezifikoak erabiliz eta konexio ziberseguruak sortuz, VPNen bitartez, bezeroen eta sistemaren zerbitzarien artean.
  • Irrati-loturak: irrati-loturen bidez, ahotsaren eta bideoaren seinale digitalak transmititzen dira (Streaming) iturritik (bideo-kamerak, mikrofonoak…) hartzaileraino, hau da, ordenagailu edo mugikor bateraino.

IKASKUNTZAREN ETA GIZARTE-ZERBITZUEN ERRONKA

  • Eraikin adimendun” baten instalazio domotikoa: mikrokontrolagailuak erabiltzearen bidez, eraikin bateko zenbait parametro (tenperatura, hezetasuna, pertsonen presentzia…) neurtzea eta haien funtzionamendua aldatzea (berokuntzaren tenperaturak doitzea, argiak piztea…) ahalbidetzen duten sentsore eta eragingailuen sare bat sortzen dugu, etxebizitzaren konfort eta efizientzia handitzeko.
  • APP bat diseinatzea desgaitasunak dituzten pertsonentzat: Mugikorretarako aplikazio bat diseinatzen dugu, beraren bidez erabiltzailea elkarreraginean aritu ahal izan dadin, ahotsa erabiliz, etxebizitza batean operazioak egitea (ateak irekitzea, argiak piztea…) ahalbidetzen dioten seinaleak aktibatzeko, gailu mugikor bat erabiliz.

ENPRESETARAKO ERRONKAK

Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Zeintzuk dira Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?

Politeknika Txorierri Grado Superior STI