Aketza Llonak, Alex Hornak eta Iker Bilbaok osatutako taldeak bigarren saria lortu du edizio honetan eta lehen pertsonan kontatu digute.
Iazko otsailean gradu amaierako lana egiten hasi ginen, hau da, Openhab eta Arduino zituen etxe bat domotizatzeko moduari buruzko lana. Proiektu hori amaitu eta gero, BBK Sasoiko lehiaketa batean parte hartzeko deialdi bat aurkitu genuen. Gure lana aurkeztu ahal izateko, pixka bat aldatu behar izan genuen, gure lana mugikortasun urriko eta antzeko arazoetako pertsonentzat baitzen, lehiaketa honetan eskatzen zena adineko pertsonei laguntzeko edozein motatako proiektu bat zen, guk pentsatu genuen etxe bat domotizatzeko ideia abantaila bat izan zitekeela horrelako pertsonentzat ere.
Gure proiektuaren funtzionamendua oso erraza zen, proiektu horren nukleoa Arduino bat da, eta hainbat aparatu ditugu konektatuta, hala nola pertsianak, argiak… MQTT protokoloaren bidez, seinale bat bidaltzen dugu Arduinotik MQTT zerbitzari batera. MQTT zerbitzariak berak bidaltzen du informazio eguneratua mugikorreko aplikazio batera, eta erabiltzaileen telefonoetan edo tabletetan instalatu beharko genuke. Proiektu honen indargunea mugikorretik konektatutako aparatu guztiak klik pare batekin kontrolatu ahal izatea da.
Arazoren bat edo beste izan genuen, handiena izan zen ahalik eta sinpleena utzi behar genuela adineko pertsona batek uler zezan mekanismoak nola eragin eta nola erabili, nolabaiteko laguntza behar izanez gero; izan ere, dena pertsona horren telefonotik maneiatzen zen, interfaze sinple eta funtzional bat sortu ondoren, gainerako arazoekin amaitu genuen, eta proiektua entregatu genuen.
Udako oporren ondoren jakinarazi ziguten sariren bat irabazteko izendatuak izan ginela, eta irailaren 31ko ekitaldira joan behar genuela. Bertan, bigarren saria jaso genuen gradu-amaierako proiektuaren atalean, eta gure proiektua nabarmendu zen arlo zientifiko-teknikoko proiektu bakar gisa.
BBK Sasoiko Sarien hurrengo deialdian parte hartzera animatzen zaituztegu, ikasturte amaierako proiektu propioa aurkeztuz eta sariren bat irabazten saiatuz.