2018ko azaroaren 22an Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Agiritegiko Aretoan Enpresa Ideien XVIII. deialdiaren lehiaketari hasiera eman zitzaion. Lehiaketa hau ENPRESARI programaren barnean dago.
Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak eta Adela Ucar eta Umberto de Marco ekintzaileak, hartu zuten parte.
2018an Politeknika Ikastegia Txorierrik bere ikasleen bitartez ENPRESARI programan Enpresa-Ideien Lehiaketan parte hartuko du. ENPRESARI DEMAren (Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia) programa bat da.
Lehiaketara gure ikastolako hiru proiektu aurkeztu dira eta horietatik bat aukeratu izan da, Salmenta eta Merkataritza Esparruen Kudeaketa Goi Mailako Zikloko ikasle batena, hain zuzen ere.