Global Training

Aurten ere Txorierri Politeknikoak, Hetel, Confebask eta Adegirekin elkarlanean, 60 Global Training beka kudeatuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendeko SPRIk (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bultzatutako programa da Global Training.

Beka hauek nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta gazteen enplegagarritasuna hobetzea dute helburu, haien prestakuntza eta gaitasunak enpresen lehiarako beharretara hobeto egokitzeko. Horela, programa honek atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko aukera ematen du, enpresa edo erakundeetan ordiandutako praktikak eginez.

Programa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da Lanbide Heziketako Goi Mailako titulua edo Unibertsitateko titulua izatea. Hortaz gain, 30 urtetik behera izan behar dira eta ingeleseko B1 (Lanbide Heziketarakoentzat) edo B2 maila (Unibertsitatekoentzat).

Beken dotazioa hileko 1.400 euro gordinekoa da eta iraupena gutxienez sei hilabetekoa. Alaber, partaideek atzerrira irten aurretik 40 orduko formazioa jasoko dute.

Bekadunek bost kontinenteetako herrialde ezberdinetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute: Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Belgika, Brasil, Erresuma Batua, Errumania, Frantzia, Grezia, Irlanda, Herbehereak, Hungaria, Mexiko, Panama, Txile, Estatu Batuak, Brasil, India, Indonesia, Israel, edo Sri Lanka adibidez.

Izena emateko epea, uztailaren 15etik, irailaren 23ra izango da.

Epe horren ostean aurkeztutakoen autagaitzen artean hautaketa egingo da, azaroan jasoko dute formazioa eta hilabete horretan bertan hasiko dira beraien lan-guneetara abiarazten.

Informazio gehiago:

Webgunea: http://www.global-go.net

Posta elektronikoa: globaltraining@txorierri.net

Arduraduna: Kepa Larrondo