VET-GPS proiektuan parte hartzen duten bazkideek Oporton, Portugalen, egin zuten proiektu berriaren lehenengo bilera azaroaren azken astean. Proiektuaren helburua zeharkako gaitasunak integratzeko programa bat garatzea da lanbide heziketan zentratuta.
Helburua honako hau da: zeharkako gaitasunak lantzea gaur egungo eta etorkizuneko lan merkatuaren beharrak asetzeko eta eskola-uztea murrizteko.
Politeknika Ikastegia Txorrierik proiektu honetan hartzen du parte beste organizazio hauekin batera: Mentortec, CECE, ANESPO, Blickpunkt Identität, Efvet, Pixel and Connectis. Guztira, Europako 5 herrialdetako 8 bazkidek osatzen dugu taldea.