Beste urte batez, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI, S. COOPen Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Bigarren Jarraipen Auditoria gainditu dugu, UNE-EN ISO 14001:2004 arauan oinarrituta. Era horretan, egiaztatuta geratu da sistema hori Erakundearen eta ikasleen ingurumen-hobekuntzara zuzentzen dela eta erreferentziazko arauaren betekizunak betetzen dituela.
Aurreko ikasturtean bezala, pozteko moduan gainditu dugu auditoria, zeren ez baitigute inolako Arau-hausterik adierazi.
Sendo errotutako sistema bat da, zuzendaritzak sistema berrikusteko ezarri dituen prozesuen eta barneko auditorien sostengua duena.
Beste alde batetik, txostenean puntu sendo hauek aipatu dizkigute:
- Energia elektrikoaren kontsumoaren jaitsiera
- Ur kontsumoaren jaitsiera
- Paperaren kontsumoaren jaitsiera
- Suteak itzaltzeko ekipoen inbentarioa, fitxen araberakoa.
Ingurumena Kudeatzeko Sistemaz arduratzen den taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, bai pertsonalari eta bai ikasleei, gure ingurumen-jokabidearen hobekuntzan izandako lankidetza eta inplikazioagatik.