OpenIn Politeknika Txorierrik koordinatzen duen Erasmus+ OpenIN (Open Source Applications for Industrial Automation) europar proiektuaren lehenengo ekitaldi biderkatzailea iragan urriaren 17an egin zen, gure ikastegian. Euskadiko 34 zentrotako 50 parte-hartzailek proiektuaren emaitzei buruzko informazioa jaso zuten.

Anabel Menicak aurkeztu zituen helburuak, bazkideak, proiektutik espero den inpaktua eta produktu pilotuak. Halaber, proiektuaren webgunea aurkeztu zien parte-hartzaileei; izan ere, Ikastaroak webgunean egongo dira eskuragarri, dohainik deskargatzeko.

Atsedenaldi labur bat egon zen, eta tarte horretan parte-hartzaileek aukera izan zuten kontaktuak egiteko eta ekitaldiaren inguruko iritziak konpartitzeko. Atsedenaldiaren ostean, Xabier Ugartek aurkeztu zituen Ikastaro pilotua, beraren egitura eta aplikatu beharreko metodologia. OpenIN ikastaroa 14 unitatez osatuta dago, 4 gaitan sailkatuta:

  • A Gaia: Sarrera
  • B Gaia: Sentsoreak.
  • C Gaia: Komunikazioak.
  • D Gaia: Aktuadoreak.

Metodologia aktibo bat aplikatuko da, eta, hortaz, ikasleei eskatuko zaie galdera konplexu bati erantzuteko edo arazo konplexu bat konpontzeko. Arazoen konponketa horrek barne hartzen du galdera ikertzea, informazioa sintetizatzea, beste batzuekin batera lan egitea eta lana aurkeztea.

Halaber, Xabierrek erakutsi zien bertaratutakoei partenariatuak produktu pilotuetarako erabiltzen duen Moodle plataforma. Arduino aplikazioaren adibide praktiko batzuk aurkeztu zituen, OpenIn unitateak oinarritzat hartuta, eta irakasleei zuzendutako ikastaro pilotu batean parte hartzera animatu zituen bertaratutakoak. Ikastaro hori Politeknika Txorierrin izango da, azaroan.