Automatizazio eta Robotikaren Goi Mailako Heziketa Zikloa

Automatizazio eta robotika industrialaren goi mailako teknikariek eskuratzen dituzte 4.0 industriarako trebatutako profesionalak izateko konpetentziak (bertan, proiektu teknikoetarako irtenbideak garatzen dira, elektrizitate eta elektronikaren adarretan).

Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikastaro)
D Eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba

> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.
> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.

> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.
> Enplegagarritasun indizea oso altua da.
> Prestakuntza duala egiteko aukera.

Oraingo merkatua gero eta teknologikoagoa eta globalizatuagoa da eta beraren eskaria oso zorrotza, eta, hortaz, teknologia menderatzen duen prestakuntza-profil bat eskatzen du, zeren lan-eremu gehienetan ezinbestekoa baita. Horrek esan nahi du lan-merkatuan oso beharrezkoa dela teknikariak izatea elektrizitate eta elektronikaren adarretan.

 

Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamenduak eta teknologia honako hauek izango dira:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Sistema elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak

Automatizazio eta robotika industrialaren goi mailako zikloarekin ezagutza sendoak eskuratuko dituzu berehala, gai hauei buruz: sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak, automata programagarriak, robotika industrial eta kolaboratiboa.

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura

Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

ERRONKA AKADEMIKOAK

  • Zelula malgua: erronka honetan, modu koordinatuan funtzionatzeko programatu behar diren lanpostu independenteez osatutako ekoizpen-sistema malgu bat konfiguratzen dugu; era horretan, piezek ekoizpen-katearen amaierara iritsi behar dute haiekin operazio multzo bat egin ondoren. Prozesuaren amaieran, robotak hartzen du prozesatu egin den pieza eta bere biltegiratze-posizioan kokatzen du.

IKASKUNTZAKO ETA GIZARTE-ZERBITZUETARAKO ERRONKAK

  • Gurpil-aulkirako giroskopioa: erronka honetan, giroskopio bat duen mikrokontrolagailu bat diseinatu eta muntatzen dugu, gurpil-aulki baten posizioa neurtzeko; horren bidez, aulkiak bere horizontaltasuna galtzen badu, sistemak mezu bat bidaltzen dio arduradunari. Zerbitzu hau baliagarria izango da gurpil-aulkien erabiltzaileen erorikoak detektatzeko.
  • Altzari adimendunak: erronka honetan, mikrokontrolagailuetan eta motorretan oinarritutako sistema bat diseinatzen dugu, zenbait altzari mugitzeko (armairu baten ateak eta tiraderak irekitzea, mahai baten altuera doitzea…), irisgarriak izan daitezen zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.

ENPRESETARAKO ERRONKAK

  • Biltegi adimenduna: Erronka honetan, pick & place prozesu bat simulatzen dugu robot batekin, bai kolaboratiboa eta bai industriala, gure inguruneko edozein enpresaren eskariari erantzuteko.
Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Zeintzuk dira Automatizazio eta Robotika Industrialaren Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?

Politeknika Txorierri Grado Superior ARI