Arduino SYS-STEM for Schools europar proiektuaren helburua honako hau da: elektronikaren eta teknologia digitalaren alorrean erabiltzeko prest dauden kalitatezko material didaktikoak eskaintzea 14 eta 18 urte bitarteko ikasleen irakasleei, horien bidez erronka praktikoak egin ahal izateko, online, Arduinoren laborategi errealetan. SYS-STEM proiektuak irisgarritasun handiagoa emango dio hezkuntzari, eta STEM hezkuntza garatzeko laguntza eskainiko die bigarren hezkuntzako ikastetxeei eta irakasleei.

Zehazki, material didaktikoaren modulua SYS-STEM metodologia deitzen da, eta elektronika eta programazioa Arduinorekin garatzeko prestakuntza-programa egituratu bat da. Modulu bakoitzak barne hartzen ditu beharrezkoak diren elementu didaktikoak, tresnak eta plangintza didaktikorako jarraibideak, eta baita ikaskuntza-emaitzak eta Arduinoren ariketen adibideak ere, ikasleei zuzenduak.

ArdLab Hub” plataformak 4 urruneko laborategitara iristea ahalbidetzen die ikasleei eta Arduino laborategirik ez duten ikastetxeei. Gainera, gida bat garatu dugu beste pertsona batzuek euren laborategi propioa muntatu ahal izaten dezaten eta gure HUBarekin lotu dezaten, etorkizunean laborategien konstelazio bat eratu ahal izateko.

Proiektu hau hedatzeko, webgune bat sortu dugu (https://sys-stem.eu/). Hor aurkitu ahal izango duzue proiektuko lankidetza-sarea osatzen duten bazkideei buruzko informazio guztia. Derion (Bizkaia) kokatutako Politeknika Ikastegia Txorierri da proiektuaren koordinatzailea, eta gainerako bazkideak honako hauek: Portugalgo Instituto Politecnico de Porto, Greziako Hellenic Mediterranean University, Kroaziako Elektrostrojarska škola eta Greziako IDEC.

2021eko urriaren amaieran, Kretako Unibertsitatean bildu ginen 3 eguneko prestakuntza bat jasotzeko. Prestakuntza horretan, irakasleek aukera izan zuten SYS-STEM metodologiaren material didaktikoa eta erronkak probatzeko eta Arduinoren laborategietara urrunetik konektatzeko, “ArdLab Hub”aren bitartez. Orobat, euren laborategi propioa muntatzeko eta ezagutza hori gainerako irakasleei transmititu ahal izateko prestakuntza jaso zuten, Arduino laborategi gehiagok bat egin dezaten gure Hubarekin.

Orain, proiektuari atxikitako 5 erakundeen aldetik Kretako prestakuntza hartu eta beraren ziurtagiria jaso zuten zenbait prestatzailek -2 prestatzailek zentro bakoitzeko- prestakuntza-ikastaro bat eskainiko diete SYS-STEM metodologiagatik interesatuta dauden irakasleei; halaber, aholkua eskainiko diete proiektuan parte hartzen duten eskoletan lanean ari diren eta materiala euren ikasleekin probatzeko interesa duten irakasleei, eta erakutsiko diete nola iritsi daitekeen Arduinoren urruneko laborategietara eta nola erabili daitezkeen laborategi horiek. Prestakuntza hau martxoan emango da. Parte hartzeko interesa izanez gero, kontakta ezazu Kepa Larrondorekin, email honetan: klarrondo@txorierri.net.