Digital Twin on Smart Manufacturing

IRAUPENA:

2023-2025

HELBURU NAGUSIAK: 

Proiektuak enpresen, LHko erakundeen eta Goi Mailako Hezkuntzaren arteko trantsizio bikoitzari (digitala eta berdea) lagunduko dio; izan ere, Sistema Industrialen birtualizazioan jarriko du arreta, makinak diseinatu, probatu eta mantentzeko, Industria 4.0ren jarraibideen arabera, zenbait teknologia gaitzaile eta teknologia sakonak trebatuz eta hedatuz. Gainera, proiektuak ekoizpen prozesu garbiagoak, iraunkorragoak eta ekologikoagoak lortzeko duen eragina ebaluatzea ere proposatzen du, horrela trantsizio berdea lortzeko eta 2030eko Agendaren helburuak betetzeko.

EMAITZA NAGUSIAK:

  • 450 orduko e-learning ikastaro modularra
  • Digital Twin prestakuntza-metodologia 1 eta erabiltzailearen eskuliburua, emaitzak Lanbide Heziketa, Goi-mailako Lanbide Heziketa eta Goi-mailako hezkuntzako erakundeetara transferitzeko.
  • 5 laborategi Digital Twin, e-learning ikastaroa benetako lan-egoeretan egiteko
  • Gaitasun nazionalen 5 lehiaketa eta nazioarteko lehiaketa 1, industriaren erronkei taldeka aurre egiteko
  • Digital Twin okupazio-profil 1, ESCO sailkapena aplikatuta
  • 10 mikrokredentzial, moduluak eta Digital Twinen ikasketa-plan osoa ziurtatzeko.
Politeknika Txorierri - erasmus+