Politeknika Txorierriko irakaslea den Xabier Ugartek, hizlari gisa hartu du parte Pact for Skills ekimenean, urtarrilaren 28an antolatutako “Hezkuntza eta prestakuntza digitala – Gazteria ekonomia sozialaren erdigunean” hitzaldian.

“Mannheimerako bide digitala” (ibilbide-mapa) erabat digitalizatutako 8 online ekitaldiz osatuta dago. Ibilbide-orriko ekitaldi bakoitza gai zehatz batean zentratzen da, eta haren helburuak dira: Europako gizarte-ekonomiako eragile desberdinak konektatzea formatu interaktibo batean, jardunbide eta erabilera-kasu onenak aurkeztea, eta Europa osoan zehar lehen eskuko ezagutzak ematea saio interaktiboen bidez. Tresnak indartu egiten du Europako gizarte-ekonomia, eta garapen ekonomikoari, gizarteratzeari eta trantsizio berde eta digitalei egiten dien ekarpena aprobetxatzen du.

Orientabide politikoetan, Europako Batzordeko presidenteak, Ursula von der Leyenek, nabarmendu zuen teknologia digitalek ikaskuntzarako eta irakaskuntzarako duten ahalmena askatu behar dela, eta gaitasun digitalak garatu behar direla guztientzat. Hezkuntza eta prestakuntza funtsezkoak dira norberaren garapenerako, gizarte-kohesiorako, hazkunde ekonomikorako eta berrikuntzarako.

Hezkuntza Digitalerako Ekintza Planak, Europako Batzordeak kalitate handiko hezkuntza digital inklusibo eta eskuragarriari buruz duen ikuspegia zirriborratzen du. RoadtoMannheim ekitaldiaren bidez (“Hezkuntza eta prestakuntza digitala – Gazteak gizarte-ekonomiaren erdigunean“), Europa mailako lankidetza indartu eta COVID-19ren krisialditik guztiok nola ikas dezakegun eztabaidatu nahi da, hezkuntza eta prestakuntza sistemak aro digitalera egokituz.

Xabier Ugarte Gaitasunen aldeko (Pact for Skills) adituen mahai-ingurura gonbidatutako hizlarietako bat izan zen. Bertan, Politeknika Txorierriko hezitzaileek eguneroko zereginetan COVIDen gaiari nola aurre egiten dioten azaldu zuen. Era berean, Digital Transformation in Advanced Manufacturing (#DTAMproject) proiektuari buruzko informazioa partekatzeko aukera izan zuen Xabik, eta erronka horiei aurre egiteko, prestakuntza integraleko curriculum bat garatuko da, EBko teknikariek fabrikazio adimendunean tresna digitalak hedatu eta kudeatu ahal izan ditzaten, eta aldi berean, prestakuntza-zentroen, ETEen eta lan-merkatuaren arteko loturak sustatuko dira.