Elkarlaneko Robotika Espezializatzeko Ikastaroa

Gaur egungo merkatuak industria-sektorearen barruan oso automatizatuta dauden produkzio-sistemetan erabiltzen diren bitartekoak kudeatzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu, ekoizpen- eta mantentze-lanak enpresaren berezko estandar metodologikoen arabera eginez, betiere lan- eta ingurumen-arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta planak betez.

Hizkuntza
D Eredua

Ordutegia
8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Goi mailako heziketa zikloak

> DUAL metodologia
> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.

> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.
> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.

Robotika Kolaboratiboan espezializatzeko ikastaroarekin, 4.0 Industriaren teknologietan sakonduko duzu.

Honako ekipamendu eta teknologia hauek erabiliko dituzte ikasleek Politeknika Txorierrin:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Robotika Kolaboratiboa

Elkarlaneko Robotikan espezializatzeko ikastaroan, ezagutza aurreratuak lortuko dituzu lankidetzako sistema robotikoetan, bai beso antropomorfikoekin, bai ibilgailu mugikorrekin (AGV/AMR)

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura

Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

ERRONKA AKADEMIKOAK

  • Zelula malgua: erronka honetan, modu koordinatuan funtzionatzeko programatu behar diren lanpostu independentez osatutako ekoizpen-sistema malgu bat konfiguratzen dugu; era horretan, piezek ekoizpen-katearen amaierara iritsi behar dute haiekin operazio multzo bat egin ondoren. Prozesuaren amaieran, robotak hartu egiten du prozesatutako pieza eta bere biltegiratze-posizioan kokatzen du.

IKASKUNTZAREN ETA GIZARTE-ZERBITZUEN ERRONKAK

  • Gurpil-aulkirako giroskopioa: erronka honetan, giroskopio bat duen mikrokontrolagailu bat diseinatu eta muntatzen dugu, gurpil-aulki baten posizioa neurtzeko; horren bidez, aulkiak bere horizontaltasuna galtzen badu, sistemak mezu bat bidaltzen dio arduradunari. Zerbitzu hau baliagarria izango da gurpil-aulkien erabiltzaileen erorikoak detektatzeko.
  • Altzari adimendunak: erronka honetan, mikrokontrolagailuetan eta motorretan oinarritutako sistema bat diseinatzen dugu, zenbait altzari mugitzeko (armairu baten ateak eta tiraderak irekitzea, mahai baten altuera doitzea…), irisgarriak izan daitezen zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat.

ENPRESETARAKO ERRONKAK

  • Biltegi adimenduna: Erronka honetan, pick & place prozesu bat simulatzen dugu robot batekin, bai kolaboratiboa eta bai industriala, gure inguruneko edozein enpresaren eskariari erantzuteko.
Politeknika Txorierri Grado Superior GVEC