Espezializazio programak eta ikastaroak Politeknika Txorierrin

Politeknika Txorierrik industriarekin lotutako bi espezializazio-programa eskaintzen ditu, ikasleek aurretik eskuratutako ezagutzak sakontzeko xedez.
Mota horretako prestakuntzan, gure ikasleak erronka errealen bidez ere trebatzen dira, lan-merkatuan bertan ematen dituzten egunekin tartekatuz. Praktikak lantzen ditugu, gure ikasleekiko hurbiltasuna zainduz, eta baita erabiltzen ditugun metodologia, teknologia eta materialak ere zainduz.
Espezializazio Kurtsoa
Ezpezializazio Programak
Espezialiazio programak, lan-merkatuan nabarmentzeko
Espezializazio-ikastaro eta -programen helburua da, inguruko enpresekin lankidetzan, gure ikasleei ezagutza espezifikoagoak eta aurreratuagoak eskaintzea, gero eta lehiakorragoa den lan-merkatuan aldeak izan ditzaten.
ETHAZI metodologia, etorkizun hobe baterako
ETHAZI metodologiaren bitartez, gure ikasleek garatzen dituzte lan-merkatura iristean oso lagungarriak izango zaizkien ahalmenak eta gaitasunak, zeren lan-errealitatearen egunerokotasunarekin antzekotasun handia duten erronketan oinarritutako metodologia bat baita.


Eta gero zer?
Goi mailako espezializazio-programa bat bukatzean, lan-merkatura iritsi ahal izango zara eta prestakuntza-programaren konpetentzia orokorrean definitutako jarduera profesionalean aritu.
Gainera, Politeknika Txorierrin lan egiten dugu lan-merkatura azkar iritsi ahal izan zaitezen; izan ere, harreman estua dugu sektoreko enpresekin, eta badugu sektorean erreferente diren enpresekin kontaktatzea ahalbidetuko dizun enplegu-poltsa bat.