Ekainaren 30ean Europako EXPECT proiektuaren bilera antolatu genuen. Proiektu honen helburua da nola LHk klima-helburuak lortzen lagun dezakeen ikustea eta hainbat herrialdetan gauzatzen ari diren estrategiak aztertzea. Bilera honetan, Euskadik helburu iraunkorrei dagokienez duen testuingurua aztertu genuen, eta Politeknika Txorierrin klima-aldaketaren aurka egiten ditugun jardunbide egokien adibideak partekatu genituen Austria, Finlandia, Italia, Letonia, Herbehereak, Espainia eta Erresuma Batuko proiektuan kide diren erakundeekin.

Bileran, Tknikako Marijose Ibarriolak parte hartu zuen, eta azaldu zigun Tknikatik lanean ari direla, Euskadiko LHko ikastetxe publiko zein pribatuen parte-hartzearekin batera, LHko ikastetxeei zuzendutako garapen iraunkorreko helburuak prestatzen. Ziurrenik, plan berria irailean argitaratuko dute.

la agenda 2030

Bestalde, Igotz Lopez Zamudioko alkatea hartu zuen parte jandunaldi honetan eta udalerrietatik garapen iraunkorreko helburuetan nola lan egiten duten eta “Waste 4 Think” proiektuarekin ezarritako birziklatze-sistema partekatu zuen.

Belén Varelak eta Alfredo Bezosek azaldu ziguten nola egiten duten lan Worklan erakundetik SocialLab proiektuaren bidez ekonomia soziala bultzatzeko. SocialLab ikasleen, irakasleen, enpresen eta profesionalen arteko sinergiak sortzen duen programa da etorkizuneko erronkei irtenbidea emango dieten ideiak eta proiektuak garatzeko.

David Garcíak, Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleak, Politeknika Txorierrin egin zuten erronka bat kontatu zigun. Bertan, 2030 agendan ezarritako GIHei buruz ikasleak kontzientziatzeko azoka bat sortu zuten.