zagutu Aukeratzeko programa 2009an jaio zen eskualdeko gazteen gizarte eta lan-orientabideari bultzada berritzailea emateko, eta Txorierriko Mankomunitatearen (Gazteria Zerbitzua), EGAZ Txorierriren eta Politeknika Ikastegia Txorierriren lankidetzaren ondorio da.

Ikasketa orientazioa eta lan-orientabiderako tresna da Ezagutu Aukeratzeko programa. DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleentzat da, eta honako hauek dira bere helburuak:

  • Ikusaraztea oso garrantzitsua dela ezagutza (irizpide ez-sexistetan eta genero-berdintasuneko irizpideetan oinarrituta), prestakuntza-mota jakin bat hautatzeko eta etorkizuneko lan kontrataziorako.
  • Txorierriko eskualdeko sektore traktoreek (industriala eta zientifiko-teknologikoa) eskaintzen dituzten lanbideetan eta lanaukeretan eskatzen dituzten gaitasunen aldeko interesa piztea.