mov_finland_web[1]

Aurreikusita zegoen bezala, Nazioarteko Harremanen Arduradunak eta Koordinatzaile Pedagogikoak zenbait bilera izan ditugu Nazioarteko Proiektuetan ditugun partner finlandiarrekin, bi alor lantzeko: Ekintzailetza eta Espazioak ikaskuntza-eszenario berrietan (emakumezko ikasleak mundu zientifikorantz orientatzeko atala jadanik abian dagoen beste Nazioarteko Proiektu baten bidez landuko dugu).
Bilerak aurreko astean egin ziren (otsailaren 10etik 13ra, biak barne). Batez ere Haaga-Helia Campusa bisitatu genuen (Porvoon, Helsinkitik ordubetera), Goi Mailako Lanbide Eskolakoa. Bertan, espezialitate hauek irakasten dira: Enpresa Ikasketak/Marketina eta Turismoa/Ekitaldiak. Eskola horren alderdi esanguratsuenak laburbiltzen dizkizuet. Kitte Marttineneta Ana Timonenekin bildu ginen, Lanbide Eskola horretako Ikerketa eta Garapen arduradunak; eta Antti Kurhinenirakaslearekin. Halaber, beste bilera bat izan nuen ikasleen harreraren arduradunarekin: Marie Niemi.

 

txoko_ikasleak_web[1]

Campus bikain bat da, espazioen banaketari eta berrikuntza metodologikoari dagokienez. Finlandiako gainerako Eskolek “norabide horretan egiten dute aurrera”. Espazioak garbiak, kristaldunak eta polibalenteak dira, bai ikasgelei eta ikasleak biltzeko lekuei dagokienez eta bai irakasleen lan-esparruei dagokienez.

Ikastetxe osoa atalondo handi baten inguruan dago antolatuta. Ikasgelek mahai eta aulki mugikorrak dituzte, lan egiteko modu desberdinak sortzeko, eta eskolan badira besaulki eta sofak, zereginaren une desberdinetarako. Ikasgela guztiek entxufeetarako zutabe mugikorrak dituzte, ordenagailu eramangarriak konektatzeko. Guztietan, ikasleek ordenagailu eramangarriekin lan egiten dute, eta proiektorea martxan egoten da. Beirazko arbelak ere pantaila moduan funtzionatzen du.

Ikasgelen artean, hainbat espazio txikiago daude ikasleen taldekako bileretarako eta/edo irakasleen bileretarako, eta abar (erreserbatu egin behar dira, erabili ahal izateko). Ikasgela batzuetan, irakasleak azalpenak eman eta ikasleek entzun edo erantzuten dute; gehienetan taldeka lan egiten dute eta irakasle batek edo bik aholkuak ematen dizkiete taldeei.

Metodologia honelakoa da: PROIEKTUAK-ERRONKAK-PBL-…. 1. Mailatik 3. Mailara.

Ikasketa horiek hiru urteko iraupena dute, eta bertara Batxilergotik iristen da, selektibitatearen pareko azterketarik gainditu behar izan gabe. Lehenengo maila hasterakoan, bi asteko HARRERA ematen dute CAMPUS deritzanean. Kontua da edozein ikasgaitako proiektu txikien bidez eskola horretako lan-metodologia sakon ezagutzea: batez ere, elkar ezagutzen eta talde gisa lan egiten ikasten dute. Aste horietan, asmoa da ikasleei garbi uztea haiek izango direla euren ikaskuntzaren protagonistak, eta irakaslearen rola ikaskuntza erraztea dela, batez ere.

Egin zuten kalkuluen arabera, klaseen % 25 klase “magistralak” dira, eta gainerako % 75 taldekako lana, lan indibiduala, bisitak, eta abar.

Klasera joatea derrigorrezkoa da; hutsegiteak irakasleei eta ikaskideei justifikatu behar dizkiete. Iruditu zitzaidan asmoa zela arduratsuak izaten ikas dezatela eta azalpenak eman behar dituztela, ez ezer erregistratu (hutsegiteen kontrola). Denbora luzea ematen dute bulego txikitan bilduta, edo batzuetan ez dira ikastetxera joaten, baldin eta jardueraren bat badute enpresan, udaletxean, eta abar. Baina guztia antolatuta eta justifikatuta.Harreman pertsonal estua dago ikasleen eta irakasleen artean.

Irakasleek proiektuen eboluzioaren jarraipen zorrotza egiten dute. Irakasleek ordu asko ematen dituzte ikasleekin (25 ordu astean, gutxi gorabehera), baina ez dute jardunaren pisua eramaten; sarritan azalpenak ematen ikusten genituen, eta beste batzuetan talde txikiekin.

EBALUAZIOA: lkasleen ebaluazioa irakasleek, ikaskideek eta eurek egiten dute. Eta enpresako egonaldirik egin bada, enpresak ere bai.

Hizkuntza mailan, asmoa da ikasleek hizkuntza-gaitasuna izatea finlandieraz eta suedieraz (hizkuntza koofizialak), eta baita ingelesez ere.  Gainera, guztiek beste hizkuntza bat ere ikasten dute: espainiera, alemana, italiera… Turismoan, hezkuntza-lerro bat ingelesez ematen dute. Seinaleztapena elebiduna da: finlandiera eta suediera.

Iruditu zait MALGUTASUNA dela HAAGA-HELIA eskola-ekosistemaren ezaugarri bat.

Azken ezaugarri gisa, aipatzekoa da edozein ikaslek egin ditzakeela bere Turismo edo Enpresa ikasketak bere enpresa  propioa eratuz. Klasera joan beharrean, forma ematen diote beren enpresa-proiektuari, eta horrek kredituak gehitzen dizkie urtez urte, titulazioa lortu arte. Irakasleek aholkularitza eskaintzen diete fase guztietan.

Beste hainbat bitxikeria gehitu genitzake, baina funtsezkoena da ETHAZIren ildotik funtzionatzen dutela erabat.

Bukatzeko, aipatzekoa da lehen eta bigarren hezkuntzan irakasgaiak desagertzen ari direla, eta horren ordez proiektuen araberako kolaborazio-lanaren metodologia txertatzen ari dela.