Gizarte-ekintzailetzaren bitartez 4.0 industria eta 3D teknologiak sustatzea: etorkizun jasangarri baterako programa berritzailea – 3D2ACT

IRAUPENA:

2020-2023

HELBURU NAGUSIAK:

3D2ACT proiektuak LHko irakasleei laguntzen die gaitasun berriak eskuratzen, beren profil profesionalak indartzeko helburuarekin. Hori, material espezifikoa garatuz eta tresna eta baliabideak biltzearen bitartez lortzen da. Aldi berean, LHko eskolak lan merkatuarekin lotzeko aukerak sortzen ditu, 4.0 industria eta automatizazioa edo 3D inprimaketa eta robotika erabiltzen dituzten erakundeekin sinergiak eta lankidetza harremanak eratuz.

EMAITZA NAGUSIAK:

3D2ACT proiektuaren emaitza gisa sustatzen diren funtsezko konpetentziak hauek dira:

  • 3D inprimaketa irakasteko irakasleentzako ikastaro bat, oinarrizko maila batetik hasi eta gai aurreratuenetaraino, ikasgelan aplikagarriak diren ariketekin.
  • Ekintzailetza sozialaren oinarriak irakasteko ikastaroa, Canvas negozio-eredua eta horrelako negozioak abian jartzeko behar diren trebetasunak biltzen dituena.
  • Errealitate areagotuko joko mugikor bat, Android telefonoetan deskargatu daitekeena, enpresa sozial bat sortzeko jarraitu beharreko urratsekin.
  • Onlineko plataforma bat, sarbide errazekoa, 3D inprimaketari buruzko eta ikasgelari aplika dakioken gizarte-ekintzailetzari buruzko ikastaroak dituena, ariketekin eta jardunbide egokien adibideekin.
Politeknika Txorierri - erasmus+