Helburu klimatikoetarako hezkuntzako praktika-trukaketa – EXPECT

IRAUPENA:

2020-2022

HELBURU NAGUSIAK:

EXPECT proiektua oinarritzen da proiektuaren parte diren erakundeek klima aldaketaren aurka gauzatutako jardunbide egokiak partekatzean, eraginkortasun energetikoan eta CO2 isurketen murrizketan. Jardunbide egokiak partekatzearen helburua elkarrengandik ikastea da, ikasitakoaren berri ematea eta kontzientziatzea, eta, horrela, ondoren etorriko diren proiektu konplexuagoetarako oinarriak jartzea.

EMAITZA NAGUSIAK:

  • 2 eguneko iraupena izango duten 7 bilera transnazional sortzea bazkide guztientzako.
  • 7 dokumentu sortzea (herrialde bakoitzeko bat) egiaztatutako jardunbide egokien deskribapenarekin eta bilera bakoitzaren programarekin.
  • 7 hausnarketa-txosten sortzea. Kide bakoitzak bileren ondoren egindako hausnarketak biltzen dituzte.
  • Amaierako txostena sortzea arduradun politikoentzako, ondorio eta gomendio orokorrekin, jarraipen proiektu baterako.
Politeknika Txorierri - erasmus+