Robotikako Espezializazioa “Ekoizpen-bitartekoen kudeaketa automatizazio altuko industrian” espezializazio ikastaroari hasiera eman zaio gaur Politeknika Ikastegia Txorierrin.

Parte hartzen duten ikasleek, hilabete hauetan zehar robotikaren alorreko prestakuntza berezitua jasoko dute, erronka bidezko metodologia kolaboratiboa erabiliz.

Ikasle hauek taldean lan eginez ebatzi behar dituzten erronken definizioan enpresetako adituek parte hartu dute, HETELeko 3 ikastetxetako irakaslez osatutako lantaldearekin batera (Salesianos Deusto, Politeknika Txorierri eta Somorrostro). Prestakuntza 3 ikastetxe hauetako instalazioetan izango da.

Lanbide Heziketako 6 ikastetxetako (Salesianos Deusto, Txorierri, Somorrostro, Maristak, Lea Artibai eta Egibide) 14 ikaslek parte hartzen dute proiektu honetan. Ikastaroa jasotzeaz gain, ikasleek beraien prestakuntza prozesua enpresa hauetan jarraitzen dute: Inser Robótica, Rubi, Ingemat, Accenture eta Mubea Inauxa.

Prestakuntza hau Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren, enpresen eta Bankia Fundazioaren laguntza jasotzen du.