Kalitatea bermatzeko ebaluazio konparatiboa LHko irakaskuntzako ikaskuntza elektronikoko eskaintzan– BEQUEL

IRAUPENA:

2021-2023

HELBURU NAGUSIAK:

BEQUEL proiektuak LHko zentroei laguntza eman nahi die LHko onlineko programak eraginkortasunez garatzeko bidean eta, horrela, hezkuntza digitalaren ekimenak kalitatezko praktiken bidez garatzen direla bermatu nahi du. Proiektuak ikaskuntza elektronikoan oinarritutako hezkuntza prestatzen laguntzen duten ekintzak biltzen ditu eta krisiak LHko hezkuntzan duen eragina arintzen laguntzen du.

EMAITZA NAGUSIAK:

Proiektuak konparazioan oinarritutako ebaluazioaren nozioa erabiltzen du, hau da, banakako emaitzak LHko zentroek jarraitutako praktikekin alderatu behar dira. Praktika horiek EBko beste herrialde batzuetan zein mundu osoan eman dira. Hala, autohausnarketa ahalbidetzen du eta COVID-19aren ondoren LHko alorrean jardunbide egokiak ezarri eta hobetzen lagundu du.

BEQUELek sinergiak ere sortu ditu eta LHn onlineko ikaskuntza gehiago erabiltzea sustatzen du, ez modulu teorikoetarako bakarrik, baita tradizionalki tailerretan ematen diren moduluetarako ere (urrutiko laborategiak). Laborategi/tailer praktikoak modu digitalean eta urrutitik transferitzea da LHk gaur egun duen erronka handienetako bat.

Politeknika Txorierri - erasmus+