Politeknika Txorierri - prácticas en empresa

Enpresako praktiken kudeaketa

Lantokiko Prestakuntza Dual Orokorraren modulu profesionala derrigorrezko izaera duen  prestakuntza-modulu espezifiko bat da. Politeknika Txorierriko praktiken tutoreak eta enpresako trebatzaileak ebaluatuko dute.

 

Prestakuntza enpresetan

  • Ohikoa: Martxotik ekainera.
  • Ezohikoa: irailetik otsailera

Orokorrean, ikasleek enpresan guztira egingo duten ordu kopurua honako hau izango da, heziketa zikloaren  2 urteetan:

  • Zikloen 1. Ikasturtean:
    • 128 ordu, 16 egunetan, egunean 8 ordu eginez adin nagusiko ikasleen kasuan.
    • 112 ordu, 16 egunetan, egunean 7 ordu eginez ikasle adingabeen kasuan.
  • Zikloen 2. Ikasturtean, 2 aukera izango ditugu:
Politeknika Txorierri - formación en empresas

1. AUKERA

Ikasleak irailetik martxora arte etorriko da ikastetxera eta hortik aurrera. Horren ostean, betiere praktika-eredua egin ahal izateko ezarritako irizpideak betetzen baditu, Martxotik Maiatzera bitartean, adin nagusiko ikasleek 416 egingo dituzte, egunean 8 ordu eginez; eta ikasle adingabeek guztira 364 ordu, Martxotik Maiatzera.

2. AUKERA

Prestakuntza Dual Intentsiboa egin ahal izango du, Kontratu batez edo Beka batez. Ekainetik ekainera, edo irailetik ekainera. Kasu horretan, 2. Ikasturte osoan, enpresako/lantokiko prestakuntza eta lanbide ikastetxeko prestakuntza uztartuko ditu, kasu bakoitzean ezarritako programa oinarritzat hartuta.

 

Programaren ezaugarriak

1

Ikasleek ez dute izango, ezein kasutan, lan-lotura edo –harremanik Lantokiko Prestakuntzaren modulua egiten duten enpresarekin (2. aukeran izan ezik).

2

Ikasleek ez du inolako ordainsaririk jasoko enpresaren aldetik modulua garatzean egindako jarduerengatik. (2. aukeran izan ezik).

3

Enpresak bermatuko du ikasleei aplikatzekoa den laneko segurtasun eta higienearen alorreko legedia bete egiten dela.

4

Lantokian edo bertara joatean gerta litekeen edozein istripu babestuta egongo da ESKOLA ASEGURUAREN bidez eta Euskal Administrazioak sinatuko duen beste ASEGURU OSAGARRI baten bidez.

5

Enpresak izendatuko du ikasleen prestakuntza koordinatzeko eta garatzeko prestakuntza egokia duen trebatzailea.

6

Prestakuntza-plana ikastetxeko tutoreak eta enpresako trabatzaileek ezarriko dute, modu bateratuan, dagokion Heziketa Zikloaren curriculumean definitutakoarekin bat etorriz.

7

Praktiketan parte hartzen duten ikasleek eta enpresek ez dute Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jasoko, aurrekontu-arrazoiengatik.

8

2023ko urritik aurrera, nahitaezkoa da ikasleei Gizarte Segurantzan alta ematea.

Elkarrekin arituko gara lankidetzan?

    Enpresaren izena

    IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia)

    Telefonoa

    Helbide elektronikoa

    Harremanetarako pertsona

    Graduaren izena

    Pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.