LHko zentroetan AAk bultzatutako eraldaketa digitala eta berrikuntza sustatzea gizarte-aldaketarako eta lan-merkatuarekin bat datozen trebetasunak eskuratzeko – SmartAInnovators

IRAUPENA:

2020-2024

HELBURU NAGUSIAK:

smartAInnovators proiektuak TRESNA MULTZO osatua diseinatu, garatu eta proba pilotua egiteko helburua du, jada inplementatzeko prest egongo dena. Tresna horiek LHko prestatzaile eta irakasleei AA teknologien ekosistema ezagutarazten laguntzen diete (gaitasun digital aurreratuen laguntzarekin, hala nola kodifikazioa eta bideo-jokoen garapena). Horretarako, STEAMera bideratutako diziplina anitzeko ikuspegian oinarritutako ikasketa-planak erabiltzen dituzte, eguneroko bizitzako arazoetan oinarritutako egoerekin batera, eta GIZARTE ALDAKETArako BERRIKUNTZA DIGITALA erabiltzean oinarritzen dira.

EMAITZA NAGUSIAK:

Proiektuak lau emaitza nagusi hauek garatu ditu:

    • PR1 – BLUEPRINT TXOSTENA: adimen artifizialak hezkuntzan, gizartean, enpresetan eta interes publikoan duen erabilera eta eragina aztertzeko.
    • PR2 – smartAInnovators TOOL KIT: eskuliburu praktiko bat sortzea LHko zentroetan AA teknologia eta bideo-jokoen garapena irakasteko (LHko irakasle eta arduradunei zuzenduta)
    • PR3 – smartAIinnovators E-LEARNING ACADEMY birtuala: atal honetan doako plataforma, erakusketa bat, hautatutako ikasle-talde batek parte hartzen duen lehiaketa bat eta ikasleei zuzendutako mugikorreko aplikazioa sortu dira.
    • PR4 – EU smartAInnovator MAKERSPACE PACK: ikasleei AAren inplikazioei buruzko heziketa emateko helburuarekin sortutako lekua (fisikoa zein birtuala), ludopatiaren gisako jokabide kaltegarriak alde batera uzteko asmoarekin. Alegia, berrikuntza digitala aldaketa sozialerako ekintzan.
Politeknika Txorierri - erasmus+