miren_patata[1]

Iragan apirilaren 5ean Neiker-Tecnaliak sortutako “Miren” patataren erakusleihoaren aurkezpena egin zen.

Erakusleihoa gure ikaslea den Vicky García Bonillak (GVEC, lehenengo kurtsoa) diseinatu du, Pilar Palacios eta Karmele Clemente irakasleen laguntzarekin.

Proiektu honen helburua sormen teknikoa, marketing-a, psikologia eta sentsibilitatea harremantzea izan da. Mezu bat helarazi nahi izan da eta honela, kontsumo mota bati gonbitea luzatu. Horretarako erakusleiho teknikak eta marketing digital teknikak erabili izan dira.

Frutas Manuelak emandako laguntza bide, gure erakusleihoak 400 sarrera baino gehiago izan ditu sare sozialetan.

Muntaiak bukaera jarri zion martxoaren hasieran Txorierri Politeknikako laborategietan jaiotako ideiari.

Bide hau medio Frutas Manuelak eskainitako laguntza eskertu nahi genuke, bai dendan emandako lekuagatik, bai sareetan eskainitako babesagatik. Halaber, Villate saltokiak eskainitako laguntza eskertu nahi dugu. Izan ere hau baita “Miren” patataren saltzailea.

Bukatzeko Neiker-Tecnalia korporazioari eskerrak eman nahi dizkiogu inplikazio eta sostenguagatik.