Ustekabeko uholdeen aurkako babesa – PROFF 

IRAUPENA:

2022-2024

HELBURU NAGUSIA:

Lanbide Heziketarako (LH) lantegiak eskaintzen dituen Erasmus + proiektua. Klima-aldaketak eragindako hondamendi naturalei zuzenduta dago, eta, bereziki, ustekabeko uholdeen aurkako babesari. PROFFen bitartez, LHko irakasleek, ikasleek eta erakundeek tresna digital berritzaileak eta errealitate areagotuari buruzko aplikazio bat izango dituzte eskura.

EMAITZA NAGUSIAK:

  • Klima-aldaketak hondamendi naturaletan duen eraginari buruzko kontzientziazioa areagotzea.
  • STEAM metodologiaren erabilera areagotzea Lanbide Heziketan.
  • Irakasleak STEAM esparruan trebatzea eta ezagutza horiek nola aplikatu jakitea, eta errealitate areagotua erabiltzea irakaskuntzan eta ikaskuntzan.
Politeknika Txorierri - erasmus+