Z belaunaldia komunitatearen garapenaren eta iraunkortasunaren alde – GENZ4GD

IRAUPENA:

2022-2024

HELBURU NAGUSIA:

GenZ4GreenDeal proiektuaren helburu nagusia da gazteak prestatzea komunitatearen garapena eta iraunkortasuna helburu duten ekintza positiboak gauzatzeko, gizarte zibileko erakundeen, tokiko komunitateen eta beste kultura-jatorri batzuetako pareen laguntzarekin.

EMAITZA NAGUSIAK:

Emaitza nagusiak hiru fasetako jardunbide egokiaren ondorio dira:

    • Proiektuaren lehen fasean proiektuko gaien inguruan gazteek gauzatutako jardunbide eta ekimen egokiak bildu behar dira.
    • Proiektuaren bigarren fasea, faserik osatuena da (onlineko ikastaro bat sortzen da). “GenZ4GD” ikastarorako gazte langileei zuzendutako hezkuntza-material gisa erabiltzen den eskuliburuan azaltzen den metodologia xehatua garatzean datza.
    • Proiektuaren hirugarren fasea, gaian adituek eta gazteek elkarlanean sortutako podcastak dira. Gai berdeak eta ekologismoa defendatzeko ahalegina da, ahalik eta gazte gehien animatzeko komunitatearen aldeko ekintzak garatzeko informazioa, gaitasunak eta ezagutzak bereganatzera. Helburua da gazte horiek ekarpena egitea Garapen Jasangarrirako Helburuei eta beren komunitatearen garapenari.
    • Azken fasean, aurreko hiru faseetako jardunbide egoki eta desegokiak eta esperientziak argitalpen batean biltzen dira, gazteen prestatzaileei eta gazteen erakundetan lan egiten dutenei trebakuntza ematen jarraitzeko.
Politeknika Txorierri - erasmus+