Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioaren Goi Mailako Heziketa Zikloa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioaren goi mailako teknikariek eskuratzen dituzte sektore industrialeko produktuen fabrikazioa eta muntaketa planifikatzeko, programatzeko eta kontrolatzeko lanak garatzeko beharrezkoak diren konpetentziak.

Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikastaro)
D Eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba.

> ETHAZI ikaskuntza-metodologia.
> Enplegagarritasun handia. Ingurune industriala.
> Industrian balio anitzekoa den profil profesionala.

> Dual prestakuntza egiteko eskari handia, enpresen aldetik.
> Abangoardiako baliabide teknologikoen erabilera.

Produkzioaren Programazioaren goi mailako heziketa zikloaren helburua honako hau da: pertsonak eta profesionalak prestatzea erdi mailako buruentzat eta arduradunentzat eskatzen diren konpetentzia guztietan, enplegagarritasun handiko sektore industrialean aritzeko. Zikloa bukatzean, ikasleak lan-merkatura sar ahal izango dira zuzenean, edo euren ibilbide akademikoarekin jarraitu goi mailako heziketa ziklo bat eginez.

Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamendua eta teknologia honako hauek izango dira:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Fabrikazio planifikatzea, programatzea eta kontrolatzea

Prestakuntza-ziklo honetan ikasiko duzu mekanizazioaren bidezko fabrikazioa eta ekipo-ondasunen muntaketa planifikatzen, programatzen eta kontrolatzen, prozesuaren dokumentaziotik eta ekoiztu beharreko produktuen espezifikazioetatik abiatuta, kudeaketaren eta produktuen kalitatea bermatuz, laneko arriskuak prebenitzeko eta ingurumena babesteko sistemak gainbegiratzeaz batera.

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu Politeknika Txorierrin. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte.

Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura… Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

ERRONKA AKADEMIKOAK

  • CAM erronka: Modulu arteko erronka, helburutzat duena piezak CAMen bidez (Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa) aztertzea eta programatzea, eta gero CNC makinan (Zenbakizko Kontrola) martxan jartzea eta gauzatzea.
  • Pieza Ikuskatzeko erronka: Modulu arteko erronka, helburutzat duena, geometria konplexuko pieza bat fabrikatu ondoren, lortutako piezaren dimentsioak eta geometria egiaztatzea, erreferentziazko piezari dagokionez, edo MMC eta eskaner optikoaren bidezko CAD, eta emaitzak aztertzea.

IKASKUNTZAREN ERRONKA

  • Dibertsitate Funtzionalaren erronka: Elkarte batekin lankidetzan egiten den erronka bat, helburutzat duena dibertsitate funtzionala duen pertsona baten beharrizan bat asetzea, irtenbide tekniko erreal bat aztertuz definituz eta gauzatuz.
  • Naturzaborraren erronka: Elkarte batekin egiten den erronka, helburutzat duena ur-inguruneetan dagoen zaborra batzeko irtenbide eraikitzaileak asmatzea, irtenbide horien fabrikazioa txirbil-harroketako prozesu baten bidez gauzatuz.


ENPRESETARAKO ERRONKAK

  • Produkzio baten programazioaren erronka: ETE industrial batek eskatzen dizkie ikasleei erronka erreal bat gauzatu dezatela, pieza bat aztertzea eta seriean fabrikatzea helburu orokortzat hartuta. Ikasleek egin dute pieza indibidual bakoitza gauzatzeko bete behar diren mekanizazio-faseei, ebaketa-baldintzei eta fabrikazio-denborari buruzko azterketa. Horren ostean, barne-produkzioaren programazioa definitu dute eta piezen serie txiki baten fabrikazioa gauzatu, emaitzak ebaluatzeko.
Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Zeintzuk dira Produkzioaren Programazioaren Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?

Politeknika Txorierri Grado Superior PP