Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrolaren Goi Mailako Heziketa Zikloa

Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrolaren arloko teknikariek gero eta garrantzi handiago hartzen ari diren profesionalak dira: akonpainamendu-jarduerak egiten dituzte ingurune naturalean, eta ingurumena zaintzeko zereginak betetzen dituzte.

Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikastaro)
B Eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba

> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa.
> Jarraipen pertsonalizatua irakasleen aldetik.
> Oso eduki praktikoa.

> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.
> Prestakuntza duala egiteko aukera.

Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolaren goi mailako heziketa zikloaren helburua honako hau da: pertsona eta profesionalak prestatzea ingurumen-praktika kaltegarriak identifikatzea ahalbidetzen duten teknikak aplikatzeko eta ondare natural zein kulturalaren balioa nabarmentzera eta bizi-estilo jasangarriagoa sustatzera zuzendutako jarduerak antolatzeko.

Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamenduak eta teknologia honako hauek izango dira:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Ingurumen hezkuntzaren garrantzia

Titulu honetako konpetentzia nagusiaren muina da herritarrak sentsibilizatzea eta heztea, ingurumena kontserbatzeko eta hobetzeko lagungarriak diren jarrerak sustatuz, horren balioei eta zenbait ingurumen-arazori buruz informatuz, erabaki egokiak hartzeko trebatuz, haren ezagutza eta erabilerarako jarduerak diseinatuz, jasangarritasun-printzipioak oinarritzat hartuta; halaber, ingurumena kudeatzeko ekintzak egiten dira, araudia aplikatzearen bidez ingurunea kontrolatzeko eta babesteko. Ingurumen Hezkuntza eta Kontrolaren arloak gero eta garrantzi handiago du, eta beraren teknikariek oso eskari handia jasotzen dute edozein sektore industrialetatik eta bitarteko aginte-postuak okupatzen dituzte sektore publiko zein pribatuaren edozein erakundetan.

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura

Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

ERRONKA AKADEMIKOAK

  • HERBARIO DIGITALA. Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixken herbario bat egiten dugu, QR teknologiaren bitartez, ibilbide botanikoak parke teknologikoan zehar sortuz.
  • LEHENENGO SOROSPENAK NATURAN. Ikasleek Gurutze Gorriarekin batera gauzatzen dute erronka, berau garatzen den bitartean erakundearen akreditazio ofizial bat eskuratuz.

IKASKUNTZAREN ETA GIZARTE-ZERBITZUEN ERRONKAK

  • EUSKAL HERRIKO EKOSISTEMAK. Euskal Herriko ekosistema esanguratsuenei buruzko interpretazio-panelak egiten ditugu, eta geroago inauguratu egiten ditugu, autogidatutako bisitak 1. batxilergoko ikasleekin eginez.
  • EKONOMIA ZIRKULARRA. Ikastetxeko tailerrak modu aktiboan erabiltzen dituzten ikasleei zuzendutako sentsibilizazio-tailerrak egiten ditugu, euren sektoreetako egoera ekoproduktiboaz informatzeko eta haien jardueretatik ondorioztatutako egoera ekosozialen inguruan sentsibilizatzeko.
  • Ingurumen-gai batzuen inguruko tailerrak egiten ditugu, IGURKO egoitzetako erabiltzaileei zuzenduta. Tailer horietan, erabiltzaile horiek izaten dira ikasleek planteatzen dituzten jardueren protagonistak.

ENPRESETARAKO ERRONKAK

  • JARDUERAK IGNRUNE NATURALETAN. Bizkaiko Ingurune Naturaletako Parketxeekin batera gauzatzen den erronka bat da. Ikasleek planteatzen dute ingurune horietako ekipamenduak berriztatzea, egokitzea edo ekipamendu berriak jartzea, pertsonei parkeak bisitatzen laguntzeko, bai eremuaren kontserbazioa errespetatuz eta bai turismo jasangarria sustatuz.
Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Zeintzuk dira Ingurumen-Hezkuntza eta Kontrolaren Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?

Politeknika Txorierri Grado Superior ECA