Tailer tradizionaletik tailer jasangarrira

IRAUPENA:

2021-2023 / 18 hilabete

HELBURU NAGUSIA:

“Tailer tradizionaletik tailer jasangarrira” proiektuak eraginkortasuna areagotzea, zerbitzuak optimizatzea eta ekoizpen tailerretan kostuak murriztea du helburu, aldi berean jasangarriagoak bihurtuz. Horretarako, tailerrean IoT teknologia ezartzea ahalbidetzen duen diziplina anitzeko eta modulutan banatutako prestakuntza-ikastaro bat egingo du. Teknologia hau ezartzeari esker, datu eta informazio operatibo andana aterako da, eta horri esker, 4.0 fabrika konektatuaren kontzeptupean, ingurumenarekin zerikusia duten zeinbait alderdi landu ahal izango dira. Kontrol horri esker, gabezia operatiboez gain, ingurumenarekin erlazionatutako gabeziak ere agerian geratzen dira. Erabaki objektiboak eta azkarrak hartzeko aukera ematen du, hondakinen balorazio-, energiaren eraginkortasun- eta baliabide berriztagarrien erabilera-prozesuetan eragina izatea ahalbidetuz, 4.0 ekonomia zirkularra lortzeko bidean.

EMAITZA NAGUSIAK:

Proiektuak ekoizpen prozesuei aplikatutako ingurumen- eta teknologia-berrikuntza ditu ardatz. Helburua datu interpretagarriak sortzen dituzten ekoizpen-planta adimentsuak ezartzea da, hobetu beharreko eremuak identifikatzeko eta industriaren kudeaketan erabaki iraunkorragoak hartzeko. Horrez gain, emakumeek profil teknikoetara sartzeko erraztasun handiagoa izatea sustatu eta zientzia eta teknologian prestakuntza hobea edukitzea bultzatu nahi du. Proiektuak enpresen sorkuntzan ere lagundu nahi du eta erronketan eta zeharkako gaitasunetan oinarritutako lankidetza-ikaskuntza metodologia proposatzen du. Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat egiten du, eta, besteak beste, kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, lan duina, industria berritzailea eta azpiegitura jasangarriak, hiri eta komunitate jasangarriak, ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta klimaren aldeko ekintza bezalako arloak jorratzen ditu.