Europar Batasunaren nazioarteko proiektuetan berriztatzen dugu
Nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren Erasmus+ deialdien bidez kofinantzatzen dira. Erasmus+ hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirola Europan sostengatzera zuzendutako EBren programa da. Hezkuntzaren Europar Esparruan, Hezkuntza Digitalaren Ekintza Planean eta Europako Gaitasunen Agendan ezarritako lehentasunak eta jarduerak sostengatzen ditu.
Badira zenbait deialdi, finantziazioa Erasmus+ programaren baitan lortzeko. Berrikuntzaren alorrean, ikastetxe gisa honako proiektu hauetan parte hartzen dugu: Lanbide Bikaintasuneko Zentroak, Berrikuntzarako Aliantzak eta Elkarlanerako Elkarteak. Proiektu horien helburu nagusia da kalitate handiko emaitza ukigarriak eta berritzaileak garatzea, metodologia berriak ezartzen eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak eraldatzen laguntzeko, jadanik digitalizatuta eta birtualizatuta dagoen mundu honetara egokitzeari begira.